28 Baina itzulirik hetarát Jesusek erran zezan: Jerusalemeko alabák, eztagizuela nigarrik ene gainean, baina zeuron buruén gainean egizue nigar, eta zuen haurrén gainean.
29 Ezen huná, ethorriren dirade egunak zeinétan erranen baitute, dohatsu dirade sterilak, eta enjendratu eztuten sabelak, eta eredoski eztuten ugatzak.
30 Orduan hasiren dirade erraiten mendiei: Eror zaitezte gure gainera; eta mendiskei: estal gaitzazue.
31 Ezen baldin egur hezean gauza hauk egiten badituzte, eiharrean zer eginen da?
32 Eta eramaiten ziraden berzerik bi gaizkigile ere harekin hil eraziteko.
33 Ethorri izan ziradenean bada Bur-hezur deitzen den lekhura, han kruzifika zezaten hura, eta gaizkigileak, bata eskuinean eta berzea ezkerrean.
34 Eta Jesusek erraiten zuen: Aitá, barkha iezek, ezen etzeakie zer egiten dutén. Gero haren abillamenduak partiturik, zorte egotz zezaten.
35 Eta populua han egoiten zen beha zegoela, eta trufatzen ziraden harzaz Gobernadoreak ere hekin, zioitela: Berzeak enparatu ukhan ditu, enpara beza bere burua, baldin haur bada Krist Jainkoaren elejitua.
36 Eta trufatzen ziraden harzaz jendarmesak ere, hurbiltzen zaizkala eta binagre presentatzen zeraukatela,
37 eta erraiten zutela: Baldin hi bahaiz Juduén