Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/353

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


Regea enpara ezak eure burua.

38 Eta zen skributo bat ere haren garaian, letra Grekez eta Latinez eta Hebraikoz skribatua, hitz hautan: HAUR DA JUDUEN REGEA.

39 Eta gaizkigile urkhatuetarik batak blasfematzen zuen hura, zioela: Baldin hi bahaiz Krist, enpara ezak eure burua eta gu.

40 Baina ihardesten zuela berzeak reprotxa zezan hura, zioela: Ez aiz Jainkoaren berere beldur, ikhusirik ezen kondemnazione berean aizela?

41 Eta gu behinzat justoki, ezen egin ditugunén merezituak rezebitzen zitiagu, baina hunek eztik deus gaizkirik egin.

42 Eta erran ziezón Jesusi: Orhoit albeitendi nizaz, Jauna, ethor adinean eure resumara.

43 Orduan erran ziezon Jesusek: Egiaz erraiten drauat, egun enekin izanen aizela paradisoan.

44 Eta zen sei orenen ingurua, eta ilhunbe egin zedin lur guziaren gainean bedratzi orenetarano.

45 Iguzkia ere ilhund zedin, eta tenpleko belá erdira zedin artetik.

46 Eta oihu eginik boz handiz Jesusek dio: Aitá, hire eskuetan ezarten diat neure spiritua. Eta haur erranik renda zezan spiritua.

47 Eta ikhusirik Zentenerak zer egin izan zen, glorifika zezan Jainkoa, zioela: Egiazki gizon haur justo zen.

48 Eta spektakle hartara bildu izan ziraden jendetze guziak, ikhusirik egin izan ziraden gauzák bere bulharrei zeraunstela itzultzen ziraden.