18 Bada jar zedin oihuz elkharrekin jendetze guzia, zioela: Khen iezaguk haur, eta larga iezaguk Barabas,
19 zein baitzén, hirian egin izan zen zenbeit mutinazionegatik eta heriotzegatik presoindegian ezarria.
20 Berriz bada Pilate minza zekién, Jesus largatu nahiz.
21 Baina hek heiagoraz jarten ziraden, erraiten zutela: Kruzifika ezak, kruzifika ezak hori!
22 Eta hark heren aldian erran ziezén: Baina zer gaizki egin du hunek? Hiltzeko hogenik eztut erideiten haur baithan; gaztigaturik beraz largaturen dut.
23 Baina hek hertsen zutén oihu handiz rekeritzen zutela kruzifika ledin, eta haién heiagorák eta Sakrifikadore prinzipalenak renforzatzen ziraden.
24 Orduan Pilatek juja zezan egin lekién galde egiten zutena.
25 Eta larga ziezén mutinazioneagatik eta heriotzeagatik presoindegian ezarri izan zena, zeinen eskatu izan baitziraden, eta eman ziezén Jesus, nahi lutena legiten.
26 Eta hura eramaiten zutela, harturik Simon Zireneano landetarik heldu zen bat, hari krutzea gainean ezar ziezoten Jesusen ondoan eramaiteko.
27 Eta jarreikiten zaión jendetze handia populutik eta emaztetarik, hura plaiñitzen eta lamentatzen zutela.