Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/340

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


16 Halaber libraturen zarete aitéz eta améz eta anaiéz eta ahaidéz eta adiskidéz, eta zuetarik hil eraziren duté;

17 eta guziéz gaitzetsiak izanen zarete ene izenaren kausaz.

18 Baina zuen buruko bilo bat ezta galduren.

19 Zuen patienziaz posedi itzazue zuen arimák.

20 Eta ikhus dezazuenean Jerusaleme jendarmeriaz inguratua, orduan albeitzinekite ezen hurbil datela haren destrukzionea.

21 Orduan Judean diradenék ihes albeilegite mendietarát, eta haren artekoak retira albeilitez, eta kanpoetan diradenak ezalbeilitez hartan sar.

22 Ezen mendekiozko egunak dirade hauk, skribatuak diraden gauza guziak konpli ditezenzat

23 Eta dohain gaiz emazte izorrén eta eredoskiten dukeitenén egun hetan, ezen nezesitate handia izanen da lur haren gainean, eta hira populu hartan.

24 Eta eroriren dirade ezpataren ahoz, eta kaptibo eramanen dirade nazione guzietara, eta Jerusaleme aurizkia izanen da Jentiléz, Jentilén denborák konpli daitezkeno.

25 Orduan izanen dirade signoak iguzkian eta ilhargian eta izarretan, eta lurrean aflikzione nazionetan ez jakinez zer egin, orroaz daudela itsasoa eta bagák,

26 hala non gizonak hilak bezalakaturen baitirade iziduraren handiz, eta mundura ethorriren diraden gaitzén begira egoitez, ezen zeruetako berthuteak ikharaturen dirade.