Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/341

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


27 Eta orduan ikhusiren duté gizonaren Semea ethorten dela hodei batetan bothere eta gloria handirekin.

28 Eta gauza hauk egiten has ditezenean, xuxent albeitzinteizte, eta goiti albeitzinzate zuen buruak, ezen hurbiltzen da zuen redenpzionea.

29 Eta erran ziezén konparazione haur: Ikhuskizue fikotzea eta arbore guziak.

30 Ja hostatzen diradela dakusazuenean, zeuron buruz ezagutzen duzue ezen ja hurbil dela udá.

31 Halaber zuek ere ikhusiren dukezuenean gauza hauk egiten diradela, ezagut albeitzinezate ezen hurbil dela Jainkoaren resumá.

32 Egiaz erraiten drauzuet ezen eztela iraganen mende haur, gauza hauk guziok egin daitezkeno.

33 Zerua eta lurra iraganen dirade, baina ene hitzak eztirade iraganen.

34 Gogoa eiezue bada zuen buruei, zuen bihotzak sortha eztitezen gormandizaz, eta hordikeriaz, eta bizitze hunetako ansiéz, eta subitoki gainera ethor eztakizuen egun hura.

35 Ezen lazo batek bezala atrapaturen ditu lur guziaren gainean habitatzen diraden guziak.

36 Beilla ezazue bada, denbora guzian othoitz egiten duzuela, ethorteko diraden gauza guziei itzurteko digne egin zaiteztenzat, eta gizonaren Semearen aitzinean egon ahal zaiteztenzat.