Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/339

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


dirade egunak zeinetan ezpaita geldituren harria harriaren gainean desegin eztadin.

7 Orduan interroga zezaten hura, zioitela: Majistruá, noiz bada horiak izanen dirade? Eta zer signo izanen da horiak ethorri behar diradenean?

8 Eta hark erran zezan: Begirauzue seduzi etzaitezten, ezen anhitz ethorriren dirade ene izenean, dioitela: Ni naiz Krist, eta denbora hure hurbiltzen da; etzoaztela bada haién ondoan.

9 Eta enzun ditzazuenean gerlák eta sedizioneak ezalbeitzinteizte izit, ezen gauza hauk lehen ethorri behar dirade, baina ezta bertan fina izanen.

10 Orduan erran ziezén: Altxaturen da nazionea nazionearen kontra, eta resumá resumaren kontra:

11 Eta lur ikharatze handiak izanen dirade lekhutik lekhura, eta goseteak eta izurriteak, eta izidurák, eta signo handiak izanen dirade, zerutik.

12 Baina gauza hauen guzion aitzinetik bere eskuak ezarriren dituzte zuen gainean, eta persekutaturen zaituzte, libratzen zaituztela sinagogetara eta presoindegietara, eramanik Regetara eta Gobernadoretara, ene izenagatik.

13 Eta horiak helduren zaizkizue testimoniajetan.

14 Ezarzue bada zuen bihotzetan, aitzinetik ez pensatzera nola ihardetsiren duzuen.

15 Ezen nik emanen drauzuet aho, eta jakite zeini ezin kontrastaturen baitzaizkio, ez eta resistituren zuei kontrastaturen zaizkizuen guziék.