Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/338

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


46 Begirauzue Skriba arropa luzekin ebili nahi diradenetarik, eta on dariztenetarik salutazionei merkhatuetan, eta lehen kadirei sinagogetan, eta lehen plazei banketetan,

47 zeinék iresten baitituzte ema alhargunén etxeak, are luzaki othoitz egin irudiz; hek rezebituren duté damnazione handiagoa.


KAP. XXI.


2 Bi dirutxo trunkora eman zituen alhargunaz. 7 Munduaren finaren aitzineko signoéz. 8 Krist falsuéz. 12 Persekuzionéz. 14 Jujen aitzinean ihardesteaz 19 Patienziaz. 20 Jerusalemeren destrukzioneaz. 27 Azken judizioaz. 36 Beillatzeko, eta othoitz egiteko.


1 Eta behatu zuenean ikhus zitzan abratsak ezarten zituztela bere donoak trunkora.

2 Eta ikhus zezan emazte alhargun paubre bat ere bi peza xipi ezarten zituela.

3 Eta erran zezan: Egiazki diotsuet, ezen alhargun paubre hunek berze guziék baino gehiago ezarri ukhan duela.

4 Ezen hauk guziék soberaturik dutenetik ezarri ukhan duté Jainkoaren oblazionetara, baina hunek bere paubreziatik bere sustanzia zuen guzia ezarri ukhan du.

5 Eta batzuk erraiten zutenean tenpleaz, ezen harri ederrez eta emaitzaz ornatua zela, erran zezan:

6 Hauk dirade miratzen dituzuenak? Ethorriren