izanen da? Ezen zazpiek ukhan dié hura emazte
34 Orduan ihardesten zuela erran ziezén Jesusek: Mundu hunetako haurrék hartzen duté ezkonzaz eta hartzen dirade.
35 Baina sekula haren, eta hiletako resurrekzionaren ukhaiteko digne eridenen diradenék, eztuté harturen ezkonzaz, ez eztirade harturen.
36 Ezen gehiagorik ezin hil daitezke, ezen Aingeruen pare dirade, eta Jainkoaren seme dirade, resurrekzionezko seme diradenaz geroz.
37 Eta hilak resuszitatzen diradela, Moisesek ere erakutsi ukhan du berro aldean, dioenean Jauna dela Abrahamen Jainkoa, eta Isaaken Jainkoa, eta Jakoben Jainkoa.
38 Bada Jainkoa ezta hilena, baina biziena, ezen guziak hari bizi zaizkio.
39 Eta ihardesten zutela Skribetarik batzuk erran zezaten: Majistruá, ungi erran duk.
40 Eta gehiagorik etziraden ausartzen deusez haren interrogatzera.
41 Eta erran ziezén: Nola erraiten duté Krist Dabiden seme dela?
42 Ikhusirik ezen Dabidek berak dioela Psalmuén liburuan: Erran drauka Jaunak ene Jaunari, Jar adi ene eskuinean,
43 Ezar ditzakedano hire etsaiak hire oinén skabela.
44 Dabidek beraz Jaun hura deitzen du, eta nola da haren semé?
45 Eta populu guziak enzuten zuela, erran ziezén bere diszipuluei: