Jainkoaren bidea egiazki irakasten duala.
22 Bide dugu eman tributik Zesari, ala ez?
23 Eta aditurik haién fineziá, erran ziezén: Zergatik tentatzen nauzue?
24 Erakustazue dinero bat: norenak ditu imajina eta skribua? Eta ihardesten zutela erran zezaten: Zesarenak.
25 Orduan erran ziezén: Renda ietzozue beraz Zesaren diradenak, Zesari; eta Jainkoaren diradenak, Jainkoari.
26 Eta ezin haren hitza reprehenditu ukhan duté populuaren aitzinean, eta miraz jarririk haren repostaren gainean ixil zitezen.
27 Orduan hurbil zekizkion Saduzeu batzu (zeinék ukhatzen baituté resurrekzionea) eta interroga zezaten,
28 zioitela: Majistruá, Moisesek skribatu diraukuk: Baldin zenbeiten anaiea hil badadi emazte duelarik, eta haurrik gabe hil badadi, har dezan haren anaieak haren emaztea, eta egin diezón leinu bere anaieri.
29 Bada zazpi anaie izan dituk, eta hetarik lehena emazte harturik hil izan duk, haurrik gabe.
30 Eta har ziezán hura bigarrenak, hura ere hil zidian haurrik gabe.
31 Gero herenak har ziezán hura, eta halaber zazpiek ere, eta etzezatean haurrik utzi, eta hil zituán.
32 Eta guzien ondoan hil ziedián emaztea ere.
33 Resurrekzionean bada hetarik zeinen emazte