13 Orduan erran zezan mahasti jabeak: Zer eginen dut? Igorriren dut neure seme maitea; agian haur dakusatenean ohoraturen duté.
14 Baina hura ikhusirik laborariék propos eduki zezaten, zioitela: Haur da primua; zatozte, hil dezagun haur, heretajea gure denzat.
15 Eta egotzirik hura mahastitik kanpora, hil zezaten. Zer bada eginen draue haei mahasti jabeak?
16 Ethorriren da eta deseginen ditu laborari hek, eta emanen draue mahastia berze batzuei. Eta haur enzun zutenean erran zezaten: Hala gertha eztadila.
17 Hark orduan hetarat behaturik dio: Zer da bada skribatua den hura, Edifikazalék arbuiatu duten harria kantoin buru egin izan da?
18 Harri haren gainera eroriren den guzia, zathikaturen da; eta noren gainera eroriren baita, hura du xehekaturen.
19 Orduan aiher ziraden Sakrifikadore prinzipalak eta Skribak haren gainean eskuén ezartera ordu hartan berean, baina populuaren beldur zitezen, ezen ezagutu ukhan zutén haién kontra erran zuela konparazione haur.
20 Eta hura gogoatzen zutela, igor zitzaten espiák justo ziradela irudi egiten zutela, hura hitzean hatzaman lezatenzat, Gobernadorearen seiñorián eta botherean ezar lezatenzat.
21 Eta hek interroga zezaten hura, zioitela: Majistruá, bazeakiagu ungi erraiten eta irakasten duala, eta ezagoela personara behá, baina