Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/334

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


prinzipalak eta Skribák, Anzianoekin,

2 eta erran ziezoten: Erraguk zer autoritatez gauza horiak egiten dituán, edo nor den hiri autoritate hori eman drauana.

3 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Interrogaturen zaituztet nik ere zuek gauza batez; erradazue bada niri,

4 Joanesen baptismoa zerutik zen, ala gizonetarik?

5 Eta hek bazihardukaten berén artean, zioitela: Baldin erran badezagu Zerutik, erranen du: Zergatik beraz eztuzue sinhetsi hura?

6 Eta baldin badarragu Gizonetarik, populu guziak lapidaturen gaitu, ezen segur dadukate, Joanes Profeta zela.

7 Ihardets zezaten bada, etzakitela nondik zen.

8 Orduan Jesusek erran ziezén: Nik ere eztrauzuet erranen zer autoritatez gauza hauk egiten ditudan.

9 Orduan has zedin populuari konparazione hunen erraiten: Gizon batek landa zezan mahasti bat, eta aloka ziezén hura laborariei, eta denbora luzez kanpoan egon zedin.

10 Eta sasoinean igor zezan laborari hetara zerbitzari bat, mahastiko fruktutik lemotenzat, baina hek hura zehaturik igor zezaten hutsik.

11 Eta kontinua zezan berze zerbitzari baten igortera, baina hek haur ere zehaturik eta gaizki traktaturik igor zezaten hutsik.

12 Eta kontinua zezan herenaren igortera, baina hek haur ere zaurthurik egotz zezaten kanpora.