kontinuatzen zuen, eta erran zezan konparazione bat, zeren baitzén Jerusalemeko aldean, eta zeren uste baitzutén bertan Jainkoaren resumá manifestaturen zela.
12 Erran zezan bada: Gizon noble bat parti zedin lekhu urrun batetara, resuma baten konkestatzera, gero itzultzekotán.
13 Eta deithurik hamar zerbitzari bererik, eman zietzén hamar marko, eta erran ziezén: Trafika ezazue nathorren artean.
14 Eta bere zibitatekoék zaritzoten gaitz, eta igor ziezoten enbaxadore bat gibeletik, zioitela: Eztugu nahi horrek regna dezan gure gainean.
15 Eta gertha zedin itzuli zenean resumá konkestaturik, mana baitzezan dei lekizkion dirua eman zerauen zerbitzariak, lakianzat nork zer trafika egin zuen.
16 Ethor zedin bada lehena, zioela: Jauna, hire markoak hamar marko irabazi zitik.
17 Eta hark erran ziezón: Ungi duk, zerbitzari oná, zeren gauza xipian leial izan baitaiz, auk bothere, hamar hiriren gainean.
18 Eta berzea ethor zedin, zioela: Jauna, hire markoak egin zitik borz marko.
19 Eta hark huni ere erran ziezón: Hi ere aizén borz hiriren gaineko.
20 Eta berzea ethor zedin, zioela: Jauna, huná hire markoa, zein eduki baitut gorderik oihal batetan,
21 ezen hire beldur izan nauk, zeren baitaiz