Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/331

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gizon gogorra: hartzen duk ezarri eztuana, eta biltzen duk erein eztuana.

22 Orduan hark erran ziezón: Eure ahotik jujaturen aut, zerbitzari gaixtoá; bahakian ezen gizon gogorra naizela, hartzen dudala ezarri eztudana, eta biltzen dudala erein eztudana.

23 Nola beraz eztuk ene dirua bankean eman, eta nik hura lukuruarekin erekharri bainukeen?

24 Eta present ziradenei erran ziezen: Edeki ezozue markoa, eta emozue hamar dituenari.

25 Eta hek erran ziezoten: Jauna, bazitik hamar marko.

26 Hala diotsuet, ezen duen guziari emanen zaiola, eta eztuenari, duena ere edekiren zaiola.

27 Gehiago, ene etsai nik haién gainean regna nezan nahi ukhan eztuten hek, ekhatzue huna eta hil itzazue ene aitzinean.

28 Eta gauza hauk erranik, aitzinean joaiten zen Jerusalemerat igaiten zela.

29 Eta gertha zedin, hurbildu zenean Betfajera eta Betaniara, Olibatzetako deitzen den mendi aldera, igor baitzitzan bere diszipuluetarik biga,

30 erraiten zuela: Zoazte zuen aurkhako burgura, hartan sarthu eta, eridenen duzue asto-ume ar bat estekatua, egundano nehor gainean jarri etzaionik. Hura laxaturik ekhardazue.

31 Eta baldin nehork galde badagizue: Zergatik laxatzen duzue? Hunela erranen draukazue: Zeren Jaunak hunen beharra baitu.