Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/329

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Eta sarthurik Jerikon, iragaiten zen.

2 Eta huná, Zakeo deitzen zen gizon bat, eta hura zen publikano prinzipal, eta abrats.

3 Eta ikhusi nahiz zabilan zein zen Jesus, eta ezin zezakeen jendetzearen kausaz, ezen thaillu xipitako zen.

4 Eta aitzinera laster eginik igan zedin basa fikotze batetara, hura ikhus lezanzat, ezen handik iragan behar zuen.

5 Eta lekhu hartara ethor zedin bezala goiti behaturik Jesusek ikhus zezan hura, eta erran ziezon: Zakeo, haitsa lehiatuki, ezen egun hire etxean egon behar diat.

6 Orduan haur jauts zedin lehiatuki, eta rezebi zezan hura alegeraki.

7 Eta hori ikhusirik guziék murmuratzen zuten, zioitela, ezen gizon bizitze gaixtotako batenean sarthu zela, aloja ledinzát.

8 Eta han zegoela Zakeok erran ziezón Jaunari: Huná, neure onén erdiak, Jauna, emaiten diraizteat paubrei; eta baldin deus nehori bidegabeki edeki badraukat, rendatzen diat halako laur.

9 Orduan Jesusek erran ziezón: Egun salbamendua etxe huni egin izan ziaiók, zeren haur ere Abrahamen seme baita.

10 Ezen ethorri izan da gizonaren Semea galdu izan zena bilha eta salba lezanzat.

11 Eta hek gauza hauk enzuten zituztela,