Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/328

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


35 Eta gertha zedin hura Jerikorát hurbiltzen zela, itsu bat baitzén jarria bide bazterrean eske zegoela.

36 Eta hark enzun zezanean populua iragaiten, galde egin zezan hura zer zen.

37 Eta erran ziezoten ezen Jesus Nazareno iragaiten zela.

38 Orduan oihu egin zezan, zioela: Jesus Dabiden semeá, auk pietate nizaz.

39 Eta aitzinean joaiten ziradenék mehatxatzen zuten ixil ledinzát, baina hark ungiz oihu gehiago egiten zuen: Dabiden semea, auk pietate nizaz.

40 Eta Jesusek gelditurik mana zezan ekhar lekion beregana, eta hura hurbildu izan zenean, interroga zezan,

41 zioela: Zer nahi duk dagiadan? Eta hark erran zezan: Jauna, bista rezebi dezadan.

42 Eta Jesusek erran ziezón: rezebi ezak bista; eure fedeak salbatu au.

43 Eta bertan ikhus zezan, eta hari jarreikiten zaión, glorifikatzen zuela Jainkoa: Eta populu guziak hori ikhusirik eman ziezon laudorio Jainkoari.


KAP. XIX.


2 Zakeo deithu. 12 Zerbitzariéi eman izan zaizten markoak. 17 Kristen etsaién punizionea 28 Krist Jerusalemen sartzen. 39 Bake, Gloria. 41 Jerusalemeren destrukzionea Kristek aitzinetik erraiten. 44 Bisitazionezko denborá. 45 Marxantak tenpletik iraizten.