Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/276

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


nork ere baitu hari emanen zaio, eta nork ere ezpaitu, duela uste duena ere edekiren zaio hari.

19 Orduan ethor zitezen harengana haren ama eta haren anaieak, eta jendetzearen kausaz ezin hers zekidizkion.

20 Eta deklara zekión, erraiten zeraukatela: Hire ama, eta hire anaieak lekhorean diaudek, hi ikhusi naiz.

21 Baina hark ihardesten zuela erran ziezén: Ene ama eta ene anaie dirade Jainkoaren hitza enzuten eta egiten dutenak.

22 Eta gertha zedin egun batez, hura sar baitzedin unzian eta haren diszipuluak, eta erran ziezén: Iragan gaitezen lakaren berze aldera. Eta parti zitezen.

23 Eta unzian hek joaiten ziradela, loak har zezan; eta jauts zedin haizezko tormenta bat lazera, eta urez bethatzen ziraden, eta peril zutén.

24 Orduan hurbildurik iratzar zezaten hura, zioitela: Majistruá, Majistruá, galdu gihoazak. Eta hark iratzarririk mehatxa zitzan haizea eta uraren tenpestá, eta zesa zitezen, eta sosagu handia egin zedin.

25 Eta erran ziezén: Non da zuen fedea? Hek iziturik zeudela mirets zezaten, zioitela elkharren artean: Baina nor da haur, haizeak eta ura manatzen baititu eta obeditzen baitute?

26 Gero tira zezaten Gadarenoen komarkarat, zein baita Galilearen aurkhaz aurk.

27 Bada hari lurrera ilkhi eta, bat zekión hiri hartako gizon denbora luzez geroz deabrua