zutela, zerik zen konparazione hura.
10 Eta hark erran ziezén: Zuei eman zaizue Jainkoaren resumako misterioén ezagutzea, baina berzei konparazionez, dakusatelarik ikhus eztezaten, eta danzutelarik adi eztezaten.
11 Haur da bada konparazionea: Hazia da Jainkoaren hitza.
12 Eta bide bazterrekoak dirade enzuten dutenak; gero ethorten da deabrua, eta khenzen du hitza haién bihotzetik, sinhetsirik salba eztitezenzat.
13 Eta harri gainekoak dirade, enzun dutenean bozkariorekin rezebitzen dutenak hitza; baina hauk errorik eztute, hauk denboratakotz sinhesten duté, eta tentazioneko denboran retiratzen dirade.
14 Eta elhorri artera erori dena, hauk dirade enzun dutenak, baina partitu eta, ansiéz eta abrastasunéz eta bizitze hunetako boluptatéz ithotzen dirade, eta eztuté frukturik ekharten.
15 Baina lur onera erori dena, hauk dirade bihotz honestean eta onean hitz enzuna edukiten dutenak eta fruktu patienziatan ekharten dutenak
16 Eta nehork argia biztu duenean, eztu hura unzi batez estaltzen, edo ohe azpian ezarten, baina kandeler gainean ezarten du, sartzen diradenék argia ikhus dezatenzát.
17 Ezen ezta sekreturik, agerturen eztenik: ez estalirik, ezaguturen, eta argira ethorriren eztenik.
18 Ikhusazue bada nola enzuten duzuen, ezen