Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/274

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


1 Eta gero gertha zedin hura joaiten baitzen hiriz hiri, eta burguz burgu, predikatzen eta ebanjelizatzen zuela Jainkoaren resumá, eta hamabiak ziraden harekin.

2 Eta emazte batzu harzaz spiritu gaixtoetarik, eta eritasunetarik sendatuak, Maria deitzen zena Magdalena, zeinaganik zazpi deabru ilkhi izen baitziraden;

3 eta Joana Herodesen prokuradore Kuz deitzen zenaren emaztea; eta Susana, eta berzerik anhitz bere onetarik hura ajutatzen zutenik.

4 Eta nola jendetze handia biltzen baitzen, eta hiri guzietarik anhitz harengana joaiten, erran zezan konparazionez:

5 Ilkhi zedin ereille bat bere haziaren ereitera, eta ereitean parte bat eror zedin bide bazterrera, eta aurizki izan zen, eta zeruko xoriék irets zezaten hura.

6 Eta berze parte bat eror zedin harri gainera, eta sorthurik eihar zedin, zeren ezpaitzuen hezetasunik.

7 Eta berze parte bat eror zedin elhorri artera, eta harekin batean sorthurik elhorriék itho zezaten hura.

8 Eta berzea eror zedin lur onera, eta sorthurik egin zezan fruktu ehunetan hanbat. Hauén erraitean oihuz zegoen: Enzuteko beharririk duenak, enzun beza.

9 Eta interrogatzen zuten bere diszipuluék erraiten