Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/277

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


zuen bat, eta abillamenduz etzen beztitzen, eta etxetan etzen egoiten, baina thunbetan.

28 Eta hark ikhusi zuenean Jesus, heiagoraz zegoela, egotz zezan bere burua haren aitzinera, eta ozengi erran zezan: Zer da hire eta ene artean, Jesus Jainko subiranoaren Semeá? Othoitz egiten drauat, ez nezala tormenta.

29 Ezen manatzen zuen spiritu satsua gizonaganik ilkhi ledin, ezen denbora luzez eduki zuen hura, eta estekaturik kadenaz eta zepoez begiratzen zen, baina estekailluak zathiturik eramaiten zen deabruaz desertuetara.

30 Orduan interroga zezan hura Jesusek, zioela: Nola duk izen? Eta hark erran zezan, Lejione. Ezen anhitz deabru sarthu ziraden hura baithan.

31 Eta othoitz egiten zeraukaten, ez litzan mana abismora joaitera.

32 Eta zen han urdalde handi bat alha zenik mendian, eta othoitz egiten zeraukaten permeti liezén hetara sartzera, eta permeti ziezén.

33 Ilkhirik bada deabruak gizónaganik sar zitezen urdetara; eta urdaldea oldar zedin gainetik behera lakera, eta itho zedin.

34 Eta urdainék ikhusi zutenean zer egin izan zen, ihes egin zezaten, eta partiturik konta zezaten hirian eta kanpoetan.

35 Orduan jendeak ilkhi zitezen egin izan zenaren ikhustera, eta ethor zitezen Jesusgana, eta eriden zezaten gizona zeinetarik deabruak ilkhi