Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/260

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


erraiten dituen haur? Nork barkha ahal ditzake bekhatuak Jainkoak berak baizen?

22 Eta Jesusek ezaguturik haién pensamenduak, ihardesten zuela erran ziezén: Zer pensatzen duzue zuen bihotzetan?

23 Zein da erraxago, erraitea: Barkhatu zaizkik eure bekhatuak, ala erraitea: Jaiki adi eta ebil adi?

24 Dakizuenzat bada ezen gizonaren Semeak baduela autoritate lurrean bekhatuén barkhatzeko (diotsa paralitikoari); Hiri erraiten drauat jaiki adi, eta eure ohetxoa harturik habil eure etxerát.

26 Eta bertan jaikirik haién aitzinean, eta altxatu zuenean bera zetzan ohetxoa, joan zedin bere etxerát, glorifikatzen zuela Jainkoa.

26 Eta izidura batek har zitzan guziak, eta glorifikatzen zutén Jainkoa, eta bethe zitezen beldurtasunez, erraiten zutela: Segur ikhusi ditugu egun nehork uste etzitukeen gauzák.

27 Eta gauza haien buruan ilkhi zedin, eta ikhus zezan publikano Lebi deitzen zen bat, peaje lekhuan jarririk, eta erran ziezón: Arreit niri.

28 Eta hura gauza guziak utzirik jaiki zedin, eta jarreiki izan zaión.

29 Eta egin ziezón banket handi bat Lebik bere etxean, eta zen publikanoezko eta berze hekin mahainean jarririk zeudenezko konpainia handi bat.

30 Eta hetarik Skriba eta Fariseu ziradenék murmuratzen zuten haren diszipuluen kontra,