zioitela: Zergatik publikanoekin eta jende bizitze gaixtotakoekin jaten eta edaten duzue?
31 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezén: Oso diradenék eztute medikuren beharrik, baina gaizki daudenék.
32 Ez naiz ethorri justoén deitzera, baina bekhatorén emendamendutara.
33 Eta hek erran ziezoten: Zergatik Joanesen diszipuluék barur egiten dute maiz eta othoitz egiten, halaber Fariseuenek ere, baia hirék jaten eta edaten dute?
34 Eta hark erran ziezén: Barur erazi ahal ditzakezue ezkonduaren ganberako jendeak ezkondua hekin deno?
35 Baina ethorriren dirade egunak edekiren baitzaie ezkondua, orduan barur eginen dute egun hetan.
36 Gero konparazione bat ere erran ziezén: Nehork eztrauka eratxekiten abillamendu berri baten pedazua abillamendu zar bati, ezpere berriak ethenzen du; eta zarrarekin ezta akordatzen berritik den pedazua.
37 Eta nehork eztu ezarten mahatsarno berria zahagi zarretan, ezpere mahatsarno berriak zathituren ditu zahagiak eta bera isuriren da, eta zahagiak galduren dirade;
38 baina mahatsarno berria zahagi berrietan ezarteko da, eta biak begiratzen dirade.
39 Eta ezta nehor zaharretik edaten duenik, bertan berritik nahi duenik, ezen erraiten du: Zaharra hobe da.