13 Eta Jesusek eskua hedaturik hunki zezan hura, zioela: Nahi diat, aizén xahu. Eta bertan sorhaiotasuna parti zedin harenganik.
14 Eta hark mana zezan nehori ez lerrón: baina ohá, diotsa, erakuts iezok eure burua Sakrifikadoreari, eta presenta ezak eure xahutzeagatik Moisesek ordenatu duen bezala haei testimoniajetan.
15 Eta harzazko proposa geroago aitzinago hedatzen zen, eta jendetze handiak biltzen ziraden enzutera, eta bere eritasunetarik harzaz senda litezenzát.
16 Baina bera retiratua zegoen desertuetan, eta othoitz egiten zuen.
17 Eta gertha zedin egun batez hura irakasten ari zela, fariseuak eta Legeko doktorak baitzeuden jarririk, zein ethor baitzitezen Galileako eta Judeako eta Jerusalemeko burgu guzietarik, eta Jaunaren berthutea zen haién sendatzeko.
18 Orduan huná batzu, dakarkeitela ohean gizon bat zein baitzén paralitiko, eta zabiltzan hura barnera ekharri nahiz, eta haren aitzinean ezarri nahiz.
19 Eta erideiten etzutenean nondik hura barnera liroiten, jendetzearen kausaz, iganik etxe gainera, teuletarik erauts zezaten ohetxoarekin artera, Jesusen aitzinera;
20 eta haién fedea ikhusi zuenean, erran ziezón: Gizoná, barkhatu zaizkik eure bekhatuak.
21 Orduan has zitezen pensatzen Skribák eta Fariseuak, zioitela: Nor da blasfemioak