“Horrá konzebituren dun eure sabelean, eta erdiren aiz seme batez, eta deithuren dun haren izena Jesus; ezen hura izanen dun handi, eta eritziren ziaion subiranoaren Seme, eta emanen diraukan Jainko Jaunak bere Aita Dabiden tronoa, eta regnaturen din Jakoben etxearen gainean eternalki, eta haren resumaren finik eztun izanen”. Mandatalgoa haur bera sustanziaz egin izan zaion Josefi, halaber artzainei ere erran izan zaienean, nola Salbadorea sorthu izan zaien zein baita Krist Jauna. Eta etzen Aingeru batez ber ekharri izan berri haur, baina aprobatu ere bai Aingeruezko konpainia handi batez, eta hek guziék eman ziezoten gloria Jaunari, eta deklára zezaten bakea lurrean. Simeon justoak ere profeziazko Spirituz haur bera klaroki eta goraki ezagutu eta aboatu ukhan du, ezen haurra besoetan zadukala erran ukhan zuen: “Jauna, orain uziten duk eure zerbitzaria eure hitzaren araura bakez, ezen ikhusi dié ene begiék hire salbagarria, zein preparatu baituk populu guzién begitharte aitzinean”. Joanes Baptista ere, zakusanean Jesus harengana ethorten zela Jordanean, bide bezala minzatu izan zen, zioela: “Huna Jainkoaren Bildotsa, munduaren bekhatuak khenzen dituena”. Apostoluék ere aboatu, predikatu eta testifikatu ukhan duté, nola gure salbamendutako behar zen guzia, eta aitzinetik Profetez erran izan ziraden gauza guziak konplitu izan diraden Jesus Krist Jainkoaren Seme egiazkoan. Eta Jaunak gure denborarano testimonio izateko ordenatu ukhan zituenek ere halaber irakatsi ukhan duté bere skribuez, irakurzalék klaroki ezagut ahal dezaketen bezala. Testimoniaje hauk junktatzen eta bardinzen dirade guziak hanbat ungi eta xuxenki, non hain konformitate handitik ageri baita klaroki, ezen erran den guzia segur dela eta egiazko, ezen ez lizate posible gezurrean hunelako konsentimendu bat eta konformitate bat ahal lizaten. Baina are ez solament Aitak, Semeak, Spiritu Sainduak, Aingeruek Profetek eta Apostoluek ekharri ukhan dute Jesus Kristez testimoniajerik asko, baina haren obra berek ere erakusten dute haren berthute guzizko
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/26
Orri hau berrikusi gabe dago
