Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/25

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


guzien barkhamendua betheki konplitu ukhan du. Skripturák Testamentu berri haur Ebanjelio ere deitzen du, zein erran nahi baita hanbat nola berri ona eta alegera, zeren hunetan erakusten eta deklaratzen baita, nola Jesus Krist Jainko biziaren Seme bakhoitza naturala eta eternala, Jainko bere Aitaren adopzionezko haur gu egin genzanzat, gizon egin izan den. Hura da bada gure Salbadore bakhoitza, eta hura baithan dugu osoki eta konplituki gure redenpzione, bake, justizia, sanktifikazione, salbamendu, bizitze eta izate guzia. Hura hil izan da gure bekhatuakgatik, resuszitatu gure justifikazioneagatik, igan izan da zeruetara guri han sartzeko entrada egitera, guretako eta gure izenean posesione hartzera, bethi bere Aitaren aitzinean gure Adbokat eta Sakrifikadore anzo asistitzera. Haren eskuinean da jarria Rege anzo, gauza guzien gaineko Jaun eta jabe ezarri izanik, bai zeruan bai lurrean gauza guziak repara litzanzat. Eta ez Aingeru, ez Patriarka, ez Profeta, ez Apostolu guziék, gauza hautarik batre ezin egin ahal zukeiten; eztirade hartakotzat Jainkoaz ordenatu izan. Eta nola Testamentu zaharrean anhitz Profetaren testimoniajez, anhitz aldiz Mesiasa prometatu izan baitzen, halaber testimoniaje segurez eta gerthuz deklaratu izan da Jesus Krist zela Mesias hura, eta ez berzerik, eta hura zela ethorri behar zen hanbat desiratua. Ezen Jainko Jaunak bere bozaz eta Spirituaz, bere Aingeruez, Profetéz eta Apostoluéz bai eta bere kreatura guziéz hanbat konplituki zertifikatu eta seguratu ukhan gaitu, non nehor ere Jainkoaren puisanza klaroki manifestatuaren eta deklaratuaren kontra jakiara alxatzen lizela eta hari resistitzen leraukala baizen ezin kontrasta bailaite. Lehenik Jainko eternalak bere boz propiaz (baita dudarik batre gabe egia reboka ezin daitena) testifikatu ukhan drauku, zioela: “Huna ene Seme maitea, zeinetan hartzen baitut neure atsegin ona huni beha zakizkiote”. Spiritu Sainduak ere testifikatzen drauku guri zein gure bihotzetan S. Joanek dioen bezala. Halaber Aingeru Gabrielek, Maria birjinari harengana igorri izanik, erran zeraukan: