rekrubaturik, haien resumaren triunfa eraziteko berze populu guzien artean haien balentiaz aipha eta lauda eraziteko. Mesias handi hunetarik rezebitzeko zituzten grazia mirakuluzkoetarik zerbeit gozo moien harzaz sendi erazi liezenzat, nola hura baithan desplegatu behar baitzen Jainkoaren resumaren berthute eta puisanza guzia. Baina denboraren konplimendua, eta aitzinetik Jainkoak ordenatu ukhan zuen terminoa ethorri izan denean, Mesias handi hanbat prometatu eta hanbat desiratu haur ethorri izan da; eta akabatu eta konplitu ukhan du gure redenpzionetan eta salbamendutan behar izan den guzia. Eta hura eman izan zaie ez Israelekoei solament, baina nazione eta rejione orotako jende mota guziei, haren moienez natura humanoa Jainkoarekin rekonzilia eta bake ledinzat. Eta gauza hauen deklarazale Jesus Jaunak, nola bera baitzen fundament bakhoitza ordenatu ukhan ditu bere Apostoluak, eta mundu unibersoan bere graziaren publikatzeko kargu eta manamendu eman ukhan draue. Gero Apostoluék bere karguaz bidezki eta konplituki akita eta deskarga litezenzat, eztute bere enbaxadoregoaren ahozko predikazionez exekutatzen pena eta dilijenzia ezarri ukhan solament; baina are Moisesen eta Profetén exenplura predikatzen zuten doktrinaren memorioa bethiereko utzi lezatenzat, skribuz ere hura ezarri eta utzi ukhan duté. Eta bere skribuetan deklaratu ukhan duté lehenik Jesus Krist gure Jaunak gure salbamendukotzat egin eta sufritu ukhan duena. Gero erakutsi ukhan duté hark zer montatzen duen, eta hartarik zer probetxu rezebitzen dugun, bai eta zer moldez hartzeko eta aplikatzeko dugun. Eta somario haur guzia deitzen da Testamentu berria. Eta berri deitzen da Testamentu zaharraren respektuz; eta zaharra, berrira raportatu eta itzuli behar zen bezenbatean, bere baithan infirmo eta inperfekt zen, harren iragan eta abolitu izan da figura baizen etzen bezenbatean. Baina haur da berria eta eternala, eta hunetako Arartekoa Jesus Krist denaz geroz, jagoitik zaharturen ez faltaturen eztena, ezen hark ratifikatu eta konfirmatu ukhan du bere herioaz, eta herio harzaz beraz leheneko Testamentuaren azpian restanza gelditzen ziraden transgresione
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/24
Orri hau berrikusi gabe dago
