exzelenta eta mirakuluzkoa. Eriék, mainguek, itsuék, gorrék, mutuék, paralitikoék, sorhaioék, lunatikoék, demoniatuék, bai eta harzaz resuszitatu izan diraden hilek ere asko seiñale klarorik eman ukhan dute Jesus Kristez. Berzalde, hura bere berthutez resuszitatu izan da, bere izenean bekhatuak barkhatu ukhan ditu. Eta hunetarakotz etzuen kausa gabe erraiten, ezen asko testimonio on zituela bere Aitak egitera eman zerautzan obrak. Are gehiago, gaixtoak eta haren gloriaren etsai berak ere egiaren klaretateaz benzutu izanik bortxatu izan dirade anhitz gauzaren konfesatzera eta aboatzera, hala nola, Kaifas, Pilate, haren emaztea eta anhitz berzerik. Ezta zertako nehork hemen deabruén ez spiritu satsuen testimoniajerik alega dezan, Jesus Kristek berak haien testimoniajea iraitzi ukhan duenaren gainean. Bada, hitz gutitan erraitera, elementék eta kreatura guziék Jesus Krist Jaunari gloria eman ukhan draukate. Haren manura haizeak zesatu izan dirade, itsaso gaiztua ematu, arrainak bere sabelean didrakma ekharri, harriak hari testimoniaje ekhartera urratu izan dirade, tenpleko belá artetik erdiratu, iguzkia ilhundu, monumentak ireki, eta anhitz gorputz resuszitatu. Eta ezta deus izan ez zeruan, ez lurrean Jesus Krist bere Jainko bere Jaun bere jabe ezagutu eta aboatu eztuenik eta hura dela salbamendu humanoaren egitera Jainko Aitak huna beherera igorri ukhan duen Enbaxadore handia. Gauza hauk guziak deklaratu, erakutsi, skribatu eta signatu izan zaizkigu Testamentu hunetan, zeinez Jesus Kristek bere Jainko Aitaren resumako heredero egiten baikaitu eta testamentu egiten duen batek bere herederoei bezala, bere borondatea deklaratzen drauku obratan ezar dezagunzát. Eta guziak deitzen gara heretaje hunetara personezko akzepzionerik ez konsiderazionerik batre gabe: arra ala emea, xipia ala handia, zerbitzaria ala nabusia, majistrua ala diszipulua, bereterra ala laikoa, Hebraikoa ala Grekoa, Franzesa ala Latina, igorten zaiona egiazko konfidanzarekin rezebituren duenik, ez presentatzen zaiona besarkaturen duenik batre ezta arbuiatzen
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/27
Orri hau berrikusi gabe dago
