haur Josefen semea?
23 Eta erran ziezén: Frangoki erranen drautazue konparazione haur: Medikuá, senda ezak eure burua; zer ere gauza enzun baitugu egin izan diradela Kapernaumen, egin itzak hemen ere eure hirian.
24 Eta dioste: Egiaz diotsuet, ezen Profetarik batre eztela gogarakorik bere herrian.
25 Baina egiaz erraiten drauzuet: anhitz ema alhargun zen Eliasen egunetan Israelen, zerua ertsi izan zenean hirur urthe eta sei hilebethetakotz, hala non egin baitzedin gosete handia lur guziaren gainean.
26 Baina hetarik batetara ere etzén igorri izan Elias, Sarepta Sidoniako hirira baizen, emazte alhargun batgana.
27 Eta anhitz sorhaio zen Israelen Eliseo profetaren denborán, baina hetarik batre etzén xahutu izan Naaman Siriakoa baizen.
28 Orduan bethe zitezen guziak aserretasunez sinagogán, gauza hauk enzuten zituztenean.
29 Eta jaikirik egotz zezaten hura hiritik kanpora, eta eraman zezaten mendi gainera (zeinen gainean haien hiria edifikatua baitzen) gainetik behera egotz lezatenzat.
30 Baina hura haién artetik iraganik, joan zedin.
31 Eta jauts zedin Kapernaum Galileako hirira, eta han irakasten zituen Sabathoetan.
32 Eta spantatuak zeuden haren doktrinaren