13 Gero tentazione guzia akabatu eta, deabrua parti zedin harenganik denbora batetaranokotz.
14 Eta itzul zedin Jesus Spirituaren berthutez Galileara, eta haren famá joan zedin inguruko komarka orotara.
15 Eta hura ari zen irakasten haién sinagogetan, guziék ohoratzen zutela.
16 Ethor zedin bada Nazaretera non hazi izan baitzén, eta sar zedin bere kostumaren araura Sabath egunean sinagogán, eta jaiki zedin irakurtzera.
17 Eta eman zekión Esaias profetaren liburua; eta desplegatu zuenean liburua, eriden zezan lekhua, non skribatua baitzén:
18 Jaunaren Spiritua da ene gainean, zeren unktatu bainau; paubrei ebanjelizatzera igorri nau, bihotzez hautsien sendatzera,
19 kaptiboei larganzaren, eta itsuei ikhustearen rekubramenduaren predikatzera, eta zaurthuen delibranzatan ezartera, eta Jaunaren urthe bozkariotakoaren predikatzera.
20 Eta plegaturik liburua rendatu zeraukanean ministreari, jar zedin, eta sinagogako guzién begiak haren gainera finkatuak ziraden.
21 Orduan has zekién erraiten: egungo egunean konplitu da Skriptura haur zuen beharrietan.
22 Eta guziék testimoniaje emaiten zeraukaten, eta miraz zeuden haren ahotik ilkhiten ziraden hitz graziazkoéz, eta erraiten zuten: Ezta