hek zirauteno, baina hek iragan eta, gero gose zedin.
3 Orduan erran ziezón deabruak: baldin Jainkoaren Semea bahaiz, errók harri huni ogi bilha dadin.
4 Eta ihardets ziezón Jesusek, zioela: Skribatua duk, ezen eztela ogi berez biziko gizona, baina Jainkoaren hitz guziaz.
5 Orduan eramanik hura deabruak mendi gora batetara, erakuts zietzon munduko resuma guziak denbora moment batez.
6 Eta diotsa deabruak: Emanen drauat bothere hori guzia, eta resuma horien gloriá, ezen niri eman izan ziaitadak, eta nahi dudanari emaiten diarokat.
7 Hik bada baldin adora banezak, hire izanen dituk guziak.
8 Eta ihardesten zuela Jesusek erran ziezón: Gibelerat adi eneganik, Satán, ezen skribatua duk: Adoraturen duk eure Jainko Jauna, eta hura bera zerbitzaturen duk.
9 Orduan eraman zezan Jerusalemera, eta ezar zezan tenpleko pinakle gainean, eta erran ziezón: Baldin Jainkoaren Semea bahaiz, egotzak eure burua hemendik beherera.
10 Ezen skribatua duk: bere Aingeruei kargu emanen drauela hizaz, hire begiratzeko,
11 Eta eskuetan eramanen autela, eure oinaz harrian behaztopa ez adinzát.
12 Baina ihardesten duela Jesusek diotsa: Errana duk: Eztuk tentaturen eure Jainko Jauna.