Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/252

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


33 Naason, Aminadaben; Aminadab, Aramen; Aram, Esronen; Esron, Faresen; Fares, Judaren;

34 Juda, Jakoben; Jakob, Isaaken; Isaak, Abrahamen; Abraham, Thararen; Thara, Naxoren;

35 Naxor, Saruken; Saruk, Ragauren; Ragau, Faleken; Falek, Heberen; Heber, Saleren;

36 Sale, Kainanen; Kainan, Arfakaden; Arfakad, Semen; Sem, Noeren; Noe, Lameken;

37 Lamek, Mathusalaren; Mathusala, Henoken; Henok, Jareden; Jared, Mahalaleelen; Mahalaleel, Kainanen;

38 Kainan, Henosen; Henos, Sethen; Seth, Adamen; Adam, Jainkoaren.


KAP. IIII.


2 Krist desertuan tentatu. 4 Bizitzea Jainkoa baithan. 8 Jainkoa bera adoratzeko eta zerbitzatzeko, 12 eta ez hura tentatzeko. 21 Kristezko profeziák konplitu. 24 Profetarik bere herrian ez gogarakorik. 26 Elias. 27 Naaman Sirianoa. 28 Nazarenoak Kristez skandalizatzen. 31 Kristek Sabathoez irakasten, eta 38 demoniatua, Pierrisen amaginharreba, 40 eta anhitz berzerik sendatzen. 41 Deabruék Krist ezagutzen eta aithortzen. 43 Krist zertara igorri izan den.


1 Eta Jesus Spiritu sainduaz bethea parti zedin Jordanetik, eta eraman zedin Spiritu beraz desertura,

2 Eta han tenta zedin deabruaz berrogei egunez; eta etzezan deus jan egun