Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/256

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gainean, ezen autoritaterekin zen haren hitza.

33 Eta zen sinagogán gizon bat deabru satsuaren spiritua zuenik, eta jar zedin oihuz ozengi,

34 zioela: Ah, zer da hire eta gure artean, Jesus Nazarenoa? Gure desegitera ethorri aiz? Bazeakiat nor aizen: hi aiz Jainkoaren saindua.

35 Eta mehatxa zezan hura Jesusek, zioela: Ixil adi, eta ilkhi adi horrenganik. Eta deabrua, hura artera egotzirik, ilkhi zedin harenganik, eta kalterik batre etziezon egin.

36 Eta spantamendu jar zedin guzietan, eta minzo ziraden elkharren artean, zioitela: Zer hitz da haur, autoritaterekin eta bothererekin manatzen baititu spiritu satsuak, eta ilkhiten baitirade?

37 Eta jo zitzan haren famák herriaren inguruko komarka guziak.

38 Eta jaikirik Jesus sinagogatik, sar zedin Simonen etxean; eta Simonen amaginharreba edukiten zen helgaitz handi batez, eta othoitz zegioten harengatik.

39 Eta haren garaitik zegoela mehatxa zezan helgaitza, eta utzi zezan hura helgaitzak, eta hark bertan jaikirik zerbitza zitzan.

40 Eta iguzki sartzean, anhitz eritasun motaz eririk zuten guziék ekhar zitzaten harengana, eta hark eskuak hetarik batbederari gainera ezarririk senda zitzan.

41 Deabruak ere ilkhiten ziraden anhitzenganik, oihuz zeudela, eta zioitela: Hi aiz Krist Jainkoaren Semea. Baina hark mehatxatzen zituela,