69 Eta alxatu baitrauku salbamendutako adarra Dabid bere zerbitzariaren etxean.
70 Nola minzatu izan baita bere Profeta saindu bethidanik izan diradenen ahoz.
71 Salbu izanen ginela gure etsaietarik eta guri gaitz zarizkuten guzién eskutik,
72 gure aitei miserikordia legienzat, eta orhoit lizén bere alianza sainduaz;
73 Eta gure Aita Abrahami egin zeraukan juramenduaz,
74 ezen emanen zeraukula, beldur gabe gure etsaién eskuetarik delibraturik, hura zerbitza ginezan,
75 saindutasunetan eta justiziatan haren aitzinean, gure biziko egun guzietan.
76 Eta hi, haurtxoá, Subiranoaren Profeta deithuren aiz, ezen joanen aiz Jaunaren begitharte aitzinean, haren bideak aphain ditzanzat,
77 eta eman diezoanzat salbamenduko ezagutzea haren populuari, haién bekhatuén barkhamenduaz.
78 Gure Jainkoaren afekzione miserikordiosoaz, zeinez bisitatu ukhan baikaitu, Orientak garaitik:
79 Argi dagienzat ilhunbean eta herioaren itzalean jarririk daudenei, gure oinen bakezko bidera xuxenzeagatik.
80 Eta haurtxoa handitzen eta spirituz fortifikatzen zen. Eta egon zedin desertuetan Israeli manifestatu behar izan zaión egunerano.