Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/243

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


KAP. II.


1 Munduaren dskripzionea. 10 Krist Salbadorea sorthu dela artzainei deklaratzen. 14 Aingeruén kantikoa. 21 Krist zirkonziditu eta Jesus deithu. 22 Mariaren purgazionea. 28 Krist Simeonek besoetara hartu, Simeonen kantikoa. 36 Ana profetesa. 40 Krist haurra. 46 Doktorekin disputatzen. 48 Haren haurgoáz.


1 Eta gerta zedin egun hetan ethor baitzedin ordenanza bat Zesar Augustoren partez, skribuz jar ledin mundua oro.

2 (Lehen dskripzione haur egin zedin Zirenius Siriako gobernadore zenean.)

3 Eta joaiten ziraden guziak skributan jartera, batbedera zein bere hirirát.

4 Igan zedin bada Josef ere Galileatik, Nazareteko hiritik, Judeara, Dabiden zibitate Betlehem deitzen denera (zeren baitzén Dabiden etxetik eta arrazatik),

5 Skributan jar ledinzát Maria emaztetan eman izan zaionarekin, zein baitzén izorra.

6 Eta gertha zedin hek han ziradela, konpli baitzitezen haren ertzeko egunak.

7 Eta erdi zedin bere seme lehen jaioaz, eta bandatoz troxa zezan hura, eta ezar zezan manjederán, zeren ezpaitzén haiendako lekhurik ostalerián.

8 Eta ziraden komarka berean artzain kanpoetan zeunzanak, eta gauazko beillák bere