denborá, eta erdi zedin seme batez.
58 Eta enzun zezaten haren auzoék eta ahaidék, nola frangoki Jaunak bere miserikordia deklaratu zuen harengana, eta alegeratzen ziraden harekin.
59 Eta gertha zedin, zortzigarreneko egunean ethor baitzitezen haurtxoaren zirkonziditzera, eta deitzen zuten hura bere aitaren izenaz, Zakarias.
60 Baina ihardesten zuela haren amak erran zezan: Ez, baina deithuren da Joanes.
61 Eta erran ziezoten: Eztun nehor hire ahaidetan izen horrez deitzen denik.
62 Orduan kheinu egin ziezoten haren aitari, nola nahi luen hura dei ledin.
63 Eta hark tableta batzuren eskaturik skriba zezan, zioela: Joanes da horren izena. Eta mirets zezaten guziék.
64 Eta ireki zedin bertan haren ahoa, eta haren mihia laxa zedin, eta minzo zen laudatzen zuela Jainkoa.
65 Eta izidura ethor zedin aldiri hetako guzién gainera, eta Judako herri mendizu orotan publika zitezen hitz hauk guziak.
66 Eta enzun zituzten guziék, ezar zitzaten bere bihotzean, erraiten zutela: Nor haurtxo haur izanen da? Eta Jaunaren eskua zen harekin.
67 Orduan haren aita Zakarias bethe zedin Spiritu sainduaz, eta profetiza zezan, zioela:
68 Laudatu dela Israeleko Jainko Jauna, zeren bisitatu eta redemitu baitu bere populua.