Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/240

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


44 Ezen huná, hire salutazionearen boza ene beharrietara heldu izan den bezain sarri, jauzi izan dun bozkarioz haurra ene sabelean.

45 Eta dohatsu aiz sinhetsi baitun, zeren konplituren baitirade Jaunaz erran zaizkinan gauzák.

46 Eta dio Mariak: Magnifikatzen du ene arimák Jauna.

47 Eta alegeratu da ene spiritua Jainko ene Salbadorea baithan.

48 Zeren behatu ukhan baitu bere neskatoaren beheratasunera, ezen huná, hemendik harat dohatsu erranen naute jenerazione guziék.

49 Ezen gauza handiak egin drauzkit botheretsu denak, eta haren izena saindu da,

50 Eta haren miserikordia da jenerazionetarik jenerazionetara haren beldurra dutenetara.

51 Botheretsuki egin ukhan du bere besoaz; desegin ditu superboak berén bihotzeko pensamenduan.

52 Egotzi ditu botheretsuak tronoetarik, eta goratu ditu xipiak.

53 Gose ziradenak bethe ditu onez, eta abratsak igorri ditu hutsik

54 Sustengatu ukhan du Israel bere haurra, bere miserikordiáz orhoit izanez.

55 Gure aitei minzatu zaien bezala, Abrahami eta haren haziari jagoitikotz.

56 Eta egon zedin Maria harekin hirur hilebetheren ingurua; gero itzul zedin bere etxerát.

57 Eta konpli zedin Elisabeten ertzeko