Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/239

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


gainean eternalki, eta haren resumaren finik eztun izanen.

34 Erran ziezón orduan Mariak Aingeruari: Nola izanen da hori, gizonik ezagutzen eztudanaz geroz.

35 Eta ihardesten zuela Aingeruak erran ziezón: Spiritu saindua hire gainera ethorriren dun eta Subiranoaren berthuteak itzal eginen draun eta halakotz hitarik sorthuren den saindua, Jainkoaren Seme deithuren dun.

36 Eta hará, Elisabet hire lehengusua, hark ere konzebitu din seme bat bere zahartzean, eta hil haur din seigarrena steril deitzen zenak,

37 ezen eztun deus inposiblerik izanen Jainkoa baithan.

38 Eta erran zezan Mariak: Huná Jaunaren neskatoa; egin bekit hire hitzaren araura. Eta parti zedin harenganik Aingerua.

39 Eta jaikirik Maria egun hetan joan zedin mendietara lehiatuki Judako hiri batetara.

40 Eta sar zedin Zakariasen etxera, eta saluta zezan Elisabet.

41 Eta gertha zedin, enzun zezanean Elisabetek Mariaren salutazionea, jauz baitzedin haurra haren sabelean, eta bethe zedin Spiritu sainduaz Elisabet.

42 Eta oihuz jar zedin boz handiz, eta erran zezan: Benedikatua hi emaztén artean, ezen benedikatua dun hire sabeleko fruktua.

43 Eta nondik haur niri, ethor dadin ene Jaunaren ama enegana?