4 Hobeki ezagut dezánzat ikhasi dituán gauzén egiá.
5 HERODES Judeako regeren egunetan zen Zakarias deitzen zen Sakrifikadore bat, Abiaren araldetik; eta haren emaztea zen Aaronen alabetarik, eta haren izena Elisabet.
6 Biak ziraden justo Jainkoaren aitzinean, Jaunaren, manamendu eta ordenanza guzietan reproxurik gabe zabiltzanak.
7 Eta haurrik etzutén, zeren Elisabet steril baitzen, eta biak baitziraden adinez aitzinaratuak.
8 Gertha zedin bada, hark Jainkoaren aitzinean bere aldian sakrifikadoregoa exerzitzen zuenean,
9 Sakrifikadoregoaren ofizioko kostumaren araura, zorthea eror baitzekión Jaunaren tenplean sarthurik enzensamenduaren egiteko.
10 Eta populu guziak kanpoan othoitz egiten zuen enzensamendua egiten zen orduan.
11 Eta ager zekión Jaunaren Aingerua, zegoela enzensamenduko aldarearen eskuinean.
12 Eta Zakarias trubla zedin hura ikhusirik, eta izidura bat eror zedin haren gainera.
13 Orduan erran ziezón Aingeruak: Eztuala beldurrik, Zakarias, ezen enzun izan duk hire othoitza, eta Elisabet eure emaztea erdiren zaik seme batez, eta hari izen emanen draukak Joanes.
14 Eta bozkario eta alegranza ukhanen duk, eta anhitz haren sortzearen gainean alegeraturen dituk,
15 Ezen handi izanen duk Jaunaren aitzinean,