Jesus Kristen Ebanjelio Saindua S. Luken Araura
KAP. I.
1 Zakarias, Elisabet. 13 Zakariasi, Joanes eritziren zaion seme bat prometatu. 15 Hura nolako izanen. 20 Zakarias bere inkredulitateagatik denboratakotz mututu. 24 Elisabetek konzebitu. 28 Aingeru Gabrielek Maria salutatzen, eta Kristen konzebitzeaz eta sortzeaz adbertitzen. 35 Jainkoaren Semea. 39 Mariak Elisabet bisitatzen, 46 eta kantikoaz Jauna laudatzen. 68 Zakariasen kantikoa. 57 Joanesen sortzea. 76 Haren ofizioa.
1 Zeren anhitzek esku ezarri baitu narrazione baten skribatzera konplituki gure artean zertifikatu izan diraden gauzéz,
2 ezagutzera eman draukuten bezala lehen hatsetik ikhusi dituztenék eta hitzaren ministre izan diradenék.
3 Niri ere on iruditu izan ziaitadak guzia hatsetik finerano dilijentki konprehenditurik, hiri punktuz punktu hezaz skribatzera, o Theofile guzizko exzelenteá,