12 Gero gauza hauén ondoan hetarik bi joaiten ziradeni ager zekién berze formatan, kanporat partitzen ziradela.
13 Eta hek itzuli ziradenean konta ziezen berzéi, baina etzitzaten hek ere sinhets.
14 Azkenik, elkharrekin jarririk zeudela hamekei ager zekién, eta reprotxa ziezen haien inkredulitatea, eta bihotz gogortasuna, zeren hura resuszitaturik ikhusi ukhan zutenak ezpaitzituzten sinhetsi.
15 Eta erran ziezén: Zoazte mundu orotara, eta predika iezozue Ebanjelioa kreatura guziari.
16 Sinhetsiren duena eta batheiaturen dena salbaturen da, baina sinhetsiren eztuena kondemnaturen da.
17 Eta signo hauk sinhetsi dukeitenei jarreikiren zaizté; Ene izenean deabruak kanpora egotziren dituzté, lengoaje berriz minzaturen dirade;
18 sugeak khenduren dituzté, eta baldin zerbait heriotarakorik edan badezate, eztraue kalterik eginen: erien gainean eskuak ezarriren dituzté, eta sendaturen dirade.
19 Eta Jauna gauza hauzaz haei minzatu izan zaienean, goiti zerurát altxa zedin, eta jar zedin Jainkoaren eskuinean.
20 Hek ere partiturik predika zezaten lekhu guzietan, Jaunak hekin obratzen zuela, eta hitza konfirmatzen zuela jarreikiten ziraden signoéz.