Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/237

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


eta mahatsarnorik ez berze arnorik eztik edanen; eta Spiritu sainduaz betheren datek bere amaren sabeleandanik.

16 Eta anhitz Israeleko haurretarik konbertituren dik beren Jainko Jaunagana.

17 Eta hura joanen duk haren aitzinean Eliasen spiriturekin eta berthuterekin, konberti ditzanzat aitén bihotzak semetara eta desobedientak justoén zuhurtasunera, Jaunari populu ungi instruitu bat aphain diezonzat.

18 Orduan erran ziezon Zakariasek Aingeruari: Nolatán hori ezaguturen dut? Ezen ni nauk zahar, eta ene emaztea duk bere egunetan aitzinaratua.

19 Eta ihardesten zuela Aingeruak erran ziezon: Ni nauk Gabriel Jainkoaren aitzinean asistitzen naizena, eta igorri izan nauk hirekin minzatzera, eta berri on hauen hiri deklaratzera.

20 Eta horrá, mutu izanen aiz eta ezin minzaturen aiz, gauza hauk egin ditezen egunerano, zeren ezpaitituk sinhetsi ene hitz bere denboran konplituren diradenak.

21 Eta populua zegoen Zakariasen begira, eta miresten zuen nola hark hanbat beranzen zuen tenplean.

22 Eta ilkhi zenean ezin minza zekidien, eta ezagut zezaten ezen zenbeit bisione ikhusi zuela tenplean, ezen kheinuz aditzera emaiten zerauen, eta mutu gelditu izan zen.

23 Eta gertha zedin, haren ofizioko egunak