Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/21

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


burutan eman zerauenaren araura. Eta ez Jainko bat solament, baina haien otrekuidanza eta ausartgoa erhoak imajinatu eta egin ukhan ahal duen bezenbat ere bai; hanbatetarano non ezpaitzen populurik ez rejionerik on irudi zaionaren araura Jainko berririk egiten etzuenik. Eta handik idolatria traidoreak eta maradikatuak hartu ukhan du bere bogá, eta hark itzuli ukhan ditu Jainko egiazkoaganik. Eta berék plazer zuten moldera egin ukhan zituzten imajinén ondoan irion izan dirade. Eta Juduéz den bezenbatean, Jaunak bere zerbitzariéz igorten zerauzten adbertimenduak rezebitu, akzeptatu eta landatu ukhan badituzte ere, bertan hautsi eta falsifikatu ukhan draukate fedea Jainkoari, eta aldaratu izan dirade harenganik arinzki. Eta hautsi eta menospreziatu ukhan dute haren Legea, eta hura hiragundurik gogongaraitik hari jarreiki irudi egin ukhan dute. Estranjertu eta urrundu izan dirade Jainkoaren etxetik, eta haren borondatearen kontra Jentilén manera berean idolatratuz hek ere Jainko arrotzen ondoan disolutoki laster egin ukhan duté. Kausa hunegatik gizonék, hanbat Juduék nola Jentilék Jainkoagana hurbiltzeko moienik ukhaitekotz, behar eta nezesario izan da Alianza berri bat, segurik eta hauts ezin leitenik egin ledin. Eta haren fundatzeko eta konfirmatzeko, bi partiden, Jainkoaren eta gizonen artean akordu ezartera jar leiten ararteko eta moienazale baten beharra izan da. Berzela, gizona bethi Jainkoaren hiran eta indignazionea, gelditzen zen; eta etzuen trebukatu eta erori izan zen maledikzione, miseria eta konfusione handitik hura releba ez idoki ahal lezakeen moienik batre. Behar handi eta ondikozko hunen remediagarri Ararteko jarri behar izan dena da, Jesus Krist gure Jaun eta Salbadore Jainkoaren Seme bakhoitz egiazkoa eta eternala. Hura bere Aitaren partez gizonei behar izan zaie igorri eta eman, berzela galdua eta desolatua gelditzen zen mundua redemi lezanzat. Eta munduaren hatseandanik bethiere hura baithan izan da Adam lehen gizonean egin izan zen perdizionearen reparatzeko speranza guzia eta bakhoitza. Adami berari ere, erori izan zen sarrienaz, konsola eta konfortagarri hala prometatu izan zaion, deklaratu izan zaionean, nola emaztearen sabeletiko haziak sugearen