burua porroskaturen eta zathituren zuen. Eta hura erran nahi zen nola birjina baten sabeletik sorthurik Jesus Kristek Satanen puisanza guzia abatituren eta deseginen zuen. Gero promes hura bera largokiago arranberritu izan zaion Abrahami, Jainkoak erran ukhan zeraukanean, ezen lurreko nazione guziak haren hazian benedikatuak izanen liradela. Eta hunez erran nahi zuen, ezen Jesus Krist haragiaren araura Abrahamen hazitik ethorriko zela, eta haren benedikzioneaz eta reparuaz sanktifikatuak izanen liradela hura rezebituren luten guziak.
Manera berean eta hitz beretan Abrahamen seme Isaaki ere kontinuatu izan zaion. Gero anhitz Profetaren testimoniajez eta anhitz aldiz denunziatu, arranberritu eta konfirmatu izan da promes hura bera; bai hanbaterano, non konfidanza eta seguranza handiagogarri, klaroki aitzinetik deklaratu izan baitzen, norenganik, zer denboratan eta zer lekhutan Jesus Krist sortzeko zen, zer aflikzione eta zer herio mota sufritu behar zuen, zer gloriatan resuszitaturen zen haren resumá zerik izanen zen, eta bereak zer salbamendutara gidaturen zituen.
Lehenik Esaias Profeta baithan, nola Jesus Krist Jauna birjina bataganik sorthuren zen aitzinetik erran izan zen, lioela: “Huna birjiná izorraturen da eta erdiren seme batez, eta hari eritziren zaio Emmanuel”. Moises baithan errana zegoén zer denboraz, Jakob onak zioenean, Judaren leinutik ezta szeptroa edekiren, ez haren exerzitoaren gidaria, non igorteko dena igor eztadin; eta hura date jendén ustekaria eta sporzua. Eta haur hala berifikatu eta eriden izan da Jesus Krist ethorri izan den denborán. Ezen Romanoék gobernamendu oroz Juduak billuzirik hogei eta hamazazpi urtheren ingurunea aitzinetik, ordenatu ukhan zuten Herodes haien gaineko rege, estranjer zelarik, Antipater Idumeakoaren Seme, eta haren ama zen Arabiako. Zenbeit orduz lehen ere gerthatu izan zen Juduak rege gabetu izan baitziraden, baina egundano etziraden Konseiller, Gobernadore ez Lege ezarlerik gabe ikhusi izan orduan bezala. Berze deskripzione bat ere egiten da Daniel baithan hirurogei eta hamar astezko
Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/22
Orri hau berrikusi gabe dago
