Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/20

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


adi erazi drauka edozein populu bereziri, zein bere borondate onez eta liberalitate graziazkoz lurreko nazione guzien artean elejitu eta hautatu ukhan baitzuen eta hek ziraden Israeleko haurrak, haei spezialki eta klaroki bere hitzaz manifestatu izan zaie, eta bere obra mirakuluzkoez deklaratu ukhan draue zer zakian egiten, ezen hek Egipteko rege Faraoren suiekzionean marruskatuak sklabo zeuden lekhutik idokirik, largoan eta libertate osoan ezarri ukhan ditu. Eta lagundu izan zaie bera ere haién artean ihesi balebila bezala; hazi eta substanziatu ukhan ditu desertuan; lur prometatu zeraueneko posesor egin ukhan ditu; triunfa eta biktoria eskuetara eman ukhan draue. Eta berze nazionendako deus ezpaliz bezala Israeleko Jainko expresuki eta bereziki deithu nahi izan den bezala, nahi ukhan du Israel ere haren populu berezi dei ledin, baina halako kondizionerekin, non ez lezaten berze Jaunik ezagut ez berze Jainkorik rezebi. Eta alianza haur iragan eta konfirmatu izan da Testamentuzko instrument autentikoz eta hark berak eman ukhan drauen testimoniaje expresez. Guziakgatik ere gizonak, nola bere arraza maradikaturat aurditen baitute guziék, eta nola bere Aita Adamen sukzesor eta primu baitirade, erran diraden eta anhitz berze egin izan zaienen remonstranzaz eztute konturik egin, eta Jainkoak adbertimenduz eman zerauen doktrinari etzaizka behatu nahi izan. Kreatura guzietan Jainkoaren magnifizenzia eta gloria skribatua bezala testifikatzen eta erakusten bazen ere, etzaie Jentilei deus probetxatu izan halakotz Jainkoaren glorifika eraziteko. Legeak ez Profeték eztute deus autoritaterik ukhan Juduak baithara, haien bide zuzenera erekharteko eta gidatzeko. Guziak izan dirade itsu argira, gor adbertimenduetara, eta gogortuak manamenduetara. Salbu, mirakulu etsirik, eta ardura rezebitzen zituzten ungi handiez garaithu izanik, Jentilei bortxa izan baitzaie, hanbat on emaiten zerauen ungigile subiranoaren ezagutzera. Baina hek ere bide zen gloriá Jainko egiazkoari eman bidean imajinatu ukhan dute Jainko bat bere plazerera, eta berén fantasia erhoak bere banitatean eta gezurrean