KAP. VIII.
5 Zazpi ogiezko mirakulua. 11 Fariseuak signo eskez egon. 15 Fariseuén eta Herodianoén altxagarria. 22 Itsua sendatzen. 27 Kristezko reputazionea. 29 Jesus dela Krist. 31 Kristek bere pasionea aitzinetik deklaratzen. 33 Pierris Satan deitzen. 34 Kristi jarreikitea, Krutzearen ekhartea. 35 Biziaren salbatzea eta galtzea. 38 Kristez ahalke izatea.
1 Egun hetan, guzizko jendetze handia zen bezala, eta ezpaitzuten zer jan lezaten, dei zitzan beregana Jesusek bere diszipuluak, eta erran ziezen:
2 Konpasione dut populuaz, ezen ja hirur egun du enekin daudela, eta eztuté zer jan dezaten.
3 Eta baldin igor baditzat barurik zein bere etxerat, flakaturen dirade bidean, ezen horietarik batzu urrundanik ethorri izan dirade.
4 Eta ihardets ziezoten bere diszipuluék: Nondik hauk hemen nehork resasia ahal litzake ogiz desertuan?
5 Eta interroga zitzan: Zenbat ogi dituzue? Eta hek erran zezaten: Zazpi.
6 Orduan mana zezan populua jar ledin lurrean, eta harturik zazpi ogiak, graziák rendatu, eta hauts zitzan, eta eman zietzen bere diszipuluei, presenta litzatenzat, eta presentatu zituzten populuaren aitzinean.
7 Bazituzten halaber arrain guti batzu, eta graziák rendaturik, erran zezan hek ere presenta litzaten.