Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/193

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


8 Jan zezaten bada, eta resasia zitezen, eta altxa zitzaten zathi soberatuetarik zazpi saskitara.

9 Eta jan zutenak ziraden laur millaren ingurua, gero eman ziezén konjit.

10 Eta bertan unzira sarthurik bere diszipuluekin, ethor zedin Dalmanutha bazterretara.

11 Eta ethor zitezen Fariseuak, eta has zitezen harekin ihardukiten, hari zenbeit signoren zerutik galdez zaizkala, hura tentatzen zutela.

12 Orduan barnadanik bere spirituan suspirio eginik, erran zezan: Zergatik jenerazione haur signo galdez dago? Egiaz diotsuet jenerazione huni signorik etzaiola emanen.

13 Eta hek utzirik, unzian berriz sarthurik iragan zedin berze aldera.

14 Eta ogi hartzera diszipuluei ahanz zekién: eta ogi bat baizen etzutén berekin unzian.

15 Eta mana zitzan, zioela: Gogo auzue eta begira zaitezte Fariseuén altxagarritik, eta Herodesen altxagarritik.

16 Eta bazihardukaten elkharren kontra, zioitela: Zeren ogirik eztugun da hori.

17 Eta hori ezagutu zuenean Jesusek, erran ziezen: Zer dihardukazue, zeren ogirik eztuzuen? Oraino eztuzue konsideratzen ez aditzen? Oraino gogortua duzue zuen bihotza?

18 Begiak dituzuelarik, eztakusazue? Eta beharriak dituzuelarik, eztanzuzue? Eta etzarete orhoit?