Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/191

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


haurrén ogiaren hartzea, eta xakhurrei egoiztea.

28 Eta hark ihardets zezan, eta erran ziezón: Hala duk Jauna: badarik ere xakhurrék jaten dié mahain azpian haurrén aphurretarik.

29 Orduan erran ziezón: Hitz horrengatik ohá, ilkhi dun deabrua hire alabaganik.

30 Eta joan izan zenean bere etxera, eriden zezan deabrua ilkhi zela, eta alabá ohe gainean zetzala.

31 Gero partiturik Tireko eta Sidongo koarteretarik, ethor zedin Galileako itsasora, Dekapolisko komarkén arteaz.

32 Orduan presentatzen draukate gor nekez minzo zen bat, eta othoitz egiten eskua gainean ezar liezón.

33 Eta hura jendetzetik aphart harturik, ezar zitzan bere erhiak haren beharrietan: eta thu eginik, hunki zezan haren mihia.

34 Gero zerurat begiak altxaturik suspirio egin zezan, eta erran ziezón: Effata, erran nahi baita, Ireki adi.

35 Eta bertan ireki zitezen haren beharriak, eta laxa zedin haren mihiko etxekidurá, eta minzo zen klaroki.

36 Eta mana zitzan nehori ez lerroten, baina zenbat ere hark defenda baitziezén, ungiz gehiago publikatzen zutén.

37 Eta guziz mirakulu estén zuten, zioitela: Ungi gauza guziak egin ditu: gorrei enzun eraziten draue, eta mutuak minza eraziten ditu.