Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/190

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


retiraturik interroga zezaten bere diszipuluék konparazioneaz.

18 Eta dioste: Horrela zuek ere adimendu gabe zarete? Eztuzue aditzen, ezen kanpotik gizona baithan sartzen diradenetarik deusek, ezin hura satsu dezakela?

19 Ezen ezta sartzen haren bihotzera, baina sabelera, eta ilkhiten da kanpora retreitera, xahutzen dituela bianda guziak.

20 Ziosten bada: Gizonaganik ilkhiten dena da, gizona satsutzen duena.

21 Ezen barnetik, gizonén bihotzetik ilkhiten dirade pensamendu gaixtoak, adulterioak, paillardizák, hiltzekák,

22 Ohoinkeriák, abariziák, gaixtakeriák, enganioa, insolenzia, bekhaizteria, gaitzerraitea, superbiá, erhotasuna:

23 Gaixtakeria hauk guziak barnetik ilkhiten dirade, eta satsutzen dute gizona.

24 Eta handik jaikirik joan zedin Tireko eta Sidongo komarketarát: eta etxe batetan sarthurik, etzuen nahi nehork jakin lezan: baina ezin estali izan da.

25 Ezen harzaz enzunik emazte batek, zeinen alabatxoak baitzuen spiritu satsua, ethorririk egotz zezan bere burua haren oinetara,

26 (Eta emaztea zen Grek, nazionez Sirofenisiana) eta othoitz egiten zeraukan kanpora egotz lezan deabrua haren alabaganik.

27 Eta Jesusek erran ziezón: Utzan behin haurrak resasia ditezen, ezen eztun gauza bidezkoa