dituztela doktrinatzat gizonén manamenduak.
8 Ezen Jainkoaren manamendua utzirik, gizonen ordenanzá edukiten duzue, hala nola, kuben eta goporrén ikhutzeak, eta hunelako berze gauzarik anhitz egiten duzue.
9 Erraiten zerauen halaber: Ungi nonbait iraizten duzue Jainkoaren manamendua, zuen ordenanzá begira dezazuenzát.
10 Ezen Moisesek erran du: Ohora itzak eure aita eta eure ama; eta Aita edo ama maradikaturen duena, herioz hil bedi.
11 Baina zuek diozue: Baldin norbeitek aitari edo amari baderró, Eneganik izanen den korbana (erran nahi baita donoa) probetxaturen zaik, hogen gabe date hura.
12 Eta eztuzue permetitzen hark deus gehiagorik egin diezón bere aitari edo bere amari;
13 Ezdeusten duzuela Jainkoaren hitza zeurok ordenatu duzuen ordenanzáz, eta hunelako berze gauzarik anhitz egiten duzue.
14 Gero deithurik populu guzia beregana, erran ziezén: Beha zakizkidate guziak, eta adi ezazue.
15 Ezta deus gizonaren kanpotik, hura baithan sartzen denik, hura satsu ahal dezakenik: baina harenganik ilkhiten diraden gauzák dirade, gizona satsutzen dutenak.
16 Nehork enzuteko beharririk badu enzun beza.
17 Gero etxean sarthu zenean populutik