Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/171

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


12 Baina hark hagitz mehatxatzen zituen, manifesta ez lezatenzat.

13 Gero igan zedin mendi batetara, eta dei zitzan beregana nahi zituenak: eta ethor zitezen harengana.

14 Eta ordena zitzan hamabi harekin izateko, eta predikatzera igorteko:

15 Eta lutén bothere eritasunén sendatzeko, eta deabruén kanpora egoizteko.

16 Lehenik Simon, (zeini izen eman baitziezon Pierris:)

17 Eta Jakes Zebedeoren semea, eta Joanes Jakesen anaiea, (eta haei izen eman ziezén Boanerjes, erran nahi baita, igorziri semeak)

18 Eta Andriu eta Filipe, eta Bartolomeo, eta Mateu, eta Tomas, eta Jakes Alfeoren semea, eta Tadeo, eta Simon Kananeoa,

19 Eta Judas Iskariot, zeinek bera traditu ere baitzuen.

20 Eta ethor zitezen etxera: eta berriz jendetze handi bat bil zedin, hala non ogiaren jateko artea ere ezin har baitziroiten.

21 Eta haur enzun zutenean haren ahaideak ilkhi zitezen hatzaman lezatenzat: ezen erraiten zuten, zoratu zela.

22 Eta Jerusalemetik jautsi izan ziraden Skribék erraiten zutén, ezen Beelzebub zuela, eta deabruén prinzearen partez deabruak kanpora egoizten zituela.

23 Eta hek beregana deithurik, erran ziezén konparazionez: Nolatan Satanek Satan kanpora