Orrialde:Leizarraga-eban.djvu/170

Wikisource BIMtik
Hona jauzi: nabigazioa, bilatu
Orri hau berrikusi gabe dago


3 Eta diotsa gizon esku eihartua zuenari: Jaiki adi artera.

4 Gero dioste, Sabathoan ungi egitea da sori, ala gaizki egitea? Persona baten enparatzea, ala hiltzea? Baina hek ixilik zeuden.

5 Eta hetarát inguru behaturik aserrerekin, eta haien bihotzeko obstinazioneaz kontristaturik, diotsa gizonari: Heda ezak eure eskua. Eta heda zezan, eta haren eskua, berzea bezain senda zedin.

6 Orduan ilkhirik Fariseuék, bertan Herodianoekin konseillu eduki zezaten haren kontra, hura hil lezatenzat.

7 Baina Jesus bere diszipuluekin retira zedin itsas alderát: eta jarreki zekión jendetze handia Galileatik eta Judeatik.

8 Eta Jerusalemetik, eta Idumeatik, eta Jordanaz berze aldetik: eta Tireko eta Sidoneko inguruetan habitatzen ziradenetarik jendetze handi, enzunik zein gauza handiak egiten zituen, ethor zitezen harengana.

9 Eta erran ziezén bere diszipuluei unzixo bat bethi prest eduki lekión, jendetzearen kausaz, hers ez lezatenzát.

10 Ezen anhitz sendatu ukhan zuen, hala non aflikzionetan ziraden guziak oldartzen baitziraden harengana hunki lezatenzat.

11 Eta spiritu satsuék hura ikhusten zutenean, haren aitzinera bere buruak egoizten zituztén, eta oihu egiten zuten, zioitela: Hi aiz Jainkoaren Semea.